XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Metodo experimentalen aurrerakuntzarekin, Kimikaren lege ponderal eta bolumetrikoan definizioak etorri ziren: J. L. Proust, J. B. Richter, eta J. Dalton-enak.

Azken honek 1802-1808 tartean teoria atomiko-molekularraren oinarriak jarri zituen.

Bigarrena, Kimika Analitikoaren azterketa izan zen.

Aurrerakuntza industrialak errekurtsu berriak eskatzen zituen eta ikertzaileek mineral eta meatz berrietako konposatuak analisatzen indar handiak erabili zituzten.

Harreman honen ondorioz, elementu metaliko ugari identifikatu eta isolatu ziren.

Aipatzeko dira C. W. Scheele (manganesoa, barioa, molibdenoa, wolframioa... isolatzen parte nagusi bat hartu zuen, eta azido tartariko, zitriko, maliko, molibdiko...... aurkitu zituen), J. G. Gahn (manganesoaren isolatzaile), P. J. Hjelm (molibdenoarena), W. Gregor (titanioarena), M. H. Klaproth, F. J. Muller (telurioaren aurkitzaile), J. Gadolin (lur arraroena), L. N. Vauquelin (kromoaren isolatzaile)...

Hemen sartu beharko lirateke gure Fausto eta Juan Jose Elhuyar, wolframioaren isolatzaileak.

Priestley-ren Laborategia.

Gasen maneiurako prestatuta zegoen batez ere.

XIX. mendearen hasieran, Kimikak ikusi zuen bere jaiotza Zientzia gisan.

Dalton-en teoria atomikoak, elementuen desberdintasunak azpimarratuz, Mendeleiev-en klasifikazioa ekarriko du 60 urte beranduago.

Bitartean, elementu eta metalen propietateak sistematikoki estudiatu ziren, zientifikoago, eta ez, ordurarte bezala, enpirikoki, burdinaren metalurgiaren mesedegarri edo kaltegarri bezala.

Aipatzeko da ere, urte hauetan hasiko zela Kimikaren beste adar berri bat, Kimika Industriala, halegia.